ZUZENDARIAK

  1. 1923-1970

    Roman Oyarzabal

    Bergarako Orfeoiaren lehen zuzendaria Roman Oyarzabal izan zen; Ataunen jaioa eta 1909an Bergarara etorria, herriko medikua izateko. Ikasle zela, piano eta harmonia ikasketak egin zituen Vicente Goikoetxea konpositore ospetsuarekin. Hezkuntza Ministerioak Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren enkomenda eman zion.

  2. 1970-1987

    Miguel González Bastida

    Roman Oyarzabal hil zen urtean, Miguel González Bastida maisuak hartu zuen lekukoa. Santa Marina parrokiako organista izan zen eta baita Udal Musika Bandako zuzendaria ere. Urte askoan, kargu hori Bergarako Orfeoiaren zuzendaritzarekin uztartu zuen.

  3. 1987-1990

    Jesus Berroya

    1987an, Jesus Berroyak, Don Romanen garaitik Orfeoiaren zuzendariorde zenak, hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza, Miguel González Bastidak erretiroa hartu ondoren, eta Orfeoiaren ildo sinfoniko-koralari jarraitu zion lehenengo Kontzertu Sakratutik.

  4. 1990-1993

    Cristina Larrañaga

    Cristina Larrañaga izan zen hurrengoa. Ordurako haurren abesbatzako zuzendaria ere bazen. Hiru urtez egon zen karguan, 1993ra arte alegia.

  5. 1993-2006

    David Azurza

    David Azurzak hartu zion erreleboa Cristina Larrañagari. Aurrekoak ez bezala, Azurza kontratatu egin zen, eta horrek profesionaltasun handiagoa ekarri zuen orfeoira –besteak beste, entseguak egiteko dinamika errotu zelako–.

  6. 2006-2023

    Aitor Biain-Bidarte

    David Azurzak 2006an bukatu zuen lana eta Aitor Bian-Bidarte, egungo zuzendariak hartu zuen kargua. Bergarako Orfeoiaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatza, Ganbara Abesbatza, Hots Abesbatza eta Ganbara Kantu Eskola zuzentzen ditu Biainek. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu azken urteotan, talde mailan eta baita maila pertsonalean ere. Horietako bat da 2017ko maiatzean Frantzian ospatutako nazioarteko abesbatzen lehiaketan lortu zuen zuzendari onenaren saria