Ez da erraza Bergarako Orfeoiaren hasiera-data jakitea, ez baitago dokumentu ofizialik. Baina XIX. mendearen amaieran badaude gizonezko ahotsez soilik osatutako eta parrokiako abesbatzei hertsiki lotutako Orfeoi edo Koral bati buruzko erreferentziak.
1897an, Pedro Retanak sortu eta zuzendutako Aritz-Maitea abesbatzaren berri izan genuen, eta 1918 inguruan, Retana joan ostean, Roman Oyarzabalek koruaren berrantolaketa hasi zuen, gainbehera larrian baitzegoen.
Urte horietan eratu zen benetan gaur egun Bergarako Orfeoia denaren oinarria. Baina 1923. urtea da historia kontatzeko zero urtea. Coral Vergaresak Santanderreko Orfeoien lehiaketan hartu zuen parte eta arrakasta handia izan zuen, hainbat sari irabazita. Gainera, urte horretan egin ziren orfeoiari buruzko lehen prentsa aipamenak ere, Bergaran eta Eibarren eskainitako hainbat kontzertu direla eta.
Gerrostean, 1947an, Udal Frontoian kontzertuak antolatzen hasi ziren; maila handikoak izan ziren urte askotan. San Martin jaietan Orfeoia aritzen zen eta Mendekosteetna Bilboko Orkestra etortzen zen,
Frontisaren ondoan jartzen zen agertokia eta Bergarako mahoizko oihalekin eta oholtza estaltzeko alfonbrakin dekoratzen zen. Kontatzen denez, ohiko jarlekuez gain, 600 aulki jartzen ziren kantxan. Unión Cerrajerako lankideek laguntzen zuten muntaian
Orfeoiaren historian beste data garrantzitsu bat izan zen 1948a. Omenaldia egin zitzaion Remigio Mujikari, Iruñeko Orfeoiaren lehen zuzendariak zuzendariak erretiroa hartu zuen. Oraindik Barrenkalen, jaio zen etxean, plaka dago jarrita.
Urte horretan bertan Orfeoiak eta Bilboko Orkestrak batera jo zuten lehen aldiz eta 1950ean Donostiako Kontserbatorioko orkestrarekin elkarlanean hasi zen.
Urte berean Orfeoiak Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan abestu zuen, Principe antzokian. Kontzertuaren zuzendaria Jose Mari Gonzalez Bastida bergararra izan zen, garai hartan Gasteizko bandaren zuzendari titularra ere bazena.
1956an kontzertu oso berezia egin zen frontoian. Jose Maria Agirre, orfeoiaren lehendakaria omendu zuten eta Bergarako Udalak seme kutun izendatu zuen. Ramon Usandizagaren zuzendaritzapean Mendi Mendiyan interpretatu zen, bere anaia Jose Mari Usandizagaren lanik ospetsuena. Ave Maríaren hasieran tenoreen oholtza zatia erortzen hasi zen. Hainbat zauritu izan ziren, baina hala ere kontzertua amaitzea lortu zuten.