Bergarako Orfeoia oso maitatua izan da herrian, eta hain zuzen ere, horregatik inoiz ez zaio Bergarako eragileen prestutasuna falta izan.
Aipatzekoa da, esaterako, Aritzeta Abesbatza -urtero Gabonetako kontzertuan parte hartzen du eta bestelakoetan ere batera jardun dute; esaterako San Martin eta San Martzial estanpetan.
Aitor Olea organo jotzailea ere orfeoiaren alboan egon izan da zenbaitetan organo zikloan.
Alai Berri Otxoteaz ere ezin ahaztu; estanpetan parte hartu du eta Orfeoia bere 50. urteurrenean ere egon zen.
Camden Town dantza akademia ere gertu izan du sarritan Orfeoiak; Adiemus Colores eta The Armed Man kontzertuetan.
Zer esanik ez Bergarako Musika Eskolaz edota Bergarako Bandaz eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaz.
Eragile horien guztien ekarpenik gabe, ORfeoiaren ibilbidea ez litzateke berdina izango. Diziplinen eta pertsonen arteko aberastasunak ematen die kalitatea Orfeoiaren lanei.