

100 urte kantuaN
Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, XIX. mende bukaeraz geroztik Bergaran zegoen tradizio koralaren ondorioz. 1950-1970 hamarkadetan, errepertorio sinfoniko-korala landuz, garai hartako orkestra eta zuzendari ospetsuenekin aritu zen. 1990etik aurrera aldaketa sakon bati ekin zion, ahotsak berritu eta Orfeoi Gaztea sortuz David Azurzaren zuzendaritzapean, Bergarako Orfeoiaren harrobia izateko helburuarekin.
Talde gazte hau azken urtetan Gabero Abesbatza moduan ezagutu dugun arren, gaur egun Bergarako Orfeoi Gaztea izena hartu du eta Alaitz Urkia Hondarribitarraren zuzendaritzapean arituko da. 2000z geroztik Lausardi Koru Sinfonikoko partaide da, Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera. 2006an garai berri bati ekin dio Aitor Biain zuzendariarekin. Gaur egun Aitor Biain bera da Bergarako Orfeoiaren zuzendaria, honek era askotako eta kalidadezko errepertorioa edukitzea du helburu.